XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kosmek, esaniko gauza bakoitza gerta baino lehen ikusten ari balitz bezala.

Don Kosmeren izenpea izanen zen herriak bizkarrean jasan beharko zuen sastada.

Jainkoa nire alde, Don Kosmeren alde dago zioen gainera alkateak bere buruari.

Ordea, bazkal ondoren, bat batean, Don Kosmeren tripatik soinu bat irten zen: - Beeee...! Eta oso gaizki sentitu zuen bere burua.

Antxumea, tripa barrutik, txanpainagatik edo, be eta be hasi zitzaion.

Sendagilea laster etorri zen.

Ezer egiterik ez dago, esan zuen soil-soilik.

Don Kosme, bere garaitzapenaren egun bezperan, tratu izenpetu gabe hil zen.

Zoritxarra, ezinen bait zuten pentsa bezain garaiz etxerik altxa.

Azpileko ehortzaileak Don Kosmeren gorputza lurperatu zuenean, Azpileko kanposantutik tronpeta soinu ikaragarriak sortu ziren; jendeak ez zekien nondik etor zitekeen soinu hura; batzuek deabruaren ekintza zela pentsatu zuten, Don Estebe eta Soroetako Permin bezalakoek batik bat; beste batzuek, hura zela munduaren bukaera, eta aingeruak jaisten hasiak zirela tronpetak joaz...

- Nik ikusi ditut harrak eta zizareak, eskuiko eskuan whisky kopa bat eta ezkerretan tronpeta bat zeramatzitelarik.